2. eranskina: Garapen teknologikoak.

Auzolana(e)tik

Hona jo: nabigazioa, bilatu
2. eranskinaren ezaugarriak
Engranajeak.png
Zertarako: Edukiekiko elkarreragin­tza eta sarbidea errazten duten zerbi­tzuak edo tresnak gara­tzeko.
  • Ez nahastu: Laguntza honetarako ez dago edukiak derrigorrez sortu beharrik. Edukiak eskurago jartzeaz eta euren artean eragiteko balio dutenentzat da laguntza hau.
  • Kontuz!: Eranskin hau EZ da webguneen itxura estetikoa hobetzeko edo beraien egunerokotasuneko mantenimenduan (Hosting...), laguntzeko.
Norentzat: Edonork eska dezake. Alegia, zure figura juridikoa nolanahikoa izanda ere, edonork aurkez dezake eskaera: Enpresa, programatzaile norbanako, irabazi asmorik gabeko kultur elkarte...
Kopurua: 2011. urterako eranskin honi 103.467€tako kopurua ezarri zaio.
Kontutan hartu:
  • Onuradunak dirulaguntza jaso eta urtebete barruko epean, garatutako tresna nahi bezala ustia dezake. Urtebeteko epea betetakoan, ordea, garatutako tresna edo aplikazioaren kodea (egongo balitz), Foru Aldundiak modu irekian Interneten jartzeko eskubidea beretzat gordeko du.
Balorazio irizpideak:
  1. Proposatutako proiektuaren interes soziala, Gipuzkoan begiz jotako entzuleak edo eragina. 30 puntu bitarte.
  2. Orain arte trataera egokirik izan ez duten alor edo gaietan saiatzea. 20 puntu bitarte.
  3. Proiektuaren edukiak etengabe eguneraturik izango direla ziurtatzeko jarritako bitarteko egokiak. 15 puntu bitarte.
  4. Produktuaren garapen teknologikoa, diseinua, argitasuna, erabilerraztasuna edo kalitatea. 35 puntu bitarte.
  • Diru lagun­tzak emateko proposamenean jasoko dira, bakar-bakarrik, aurreko irizpideen arabera 70 puntu edo gehiagoko balorazioa lor­tzen duten proiektuak.
  • Diru lagun­tza­ren zenbatekoa ez da inoiz proiektua gauza­tzeko aurreikusitako gastuen %70 baino gehiagokoa izango, ezta ere 15.000 euroko kopurua gaindituko.
2010. urteko adibideak: Iaz eranskin honetara aurkeztutako zenbait proiektuen adibideak:

Goikaldeko taula ez aldatu, mesedez. Zure proposamenak jarraian idatzi.

Sinatzeko.png
  • Eranskin honi dagozkion xehetasunak behar lirateke hemen jarri: zenbat diru dagoen guztira banatzeko, zenbat eska dezakeen bakoitzak eta zeren arabera, zein epetan aurkeztu beharko duen eskaera eta nola, noiz emango diren ezagutzera ebazpenak, noiz entregatuko den benetan laguntza...
  • Atal honetan egingo diren proposamenak sinatu itzezue mesedez, hartara nork zer esaten duen jakin dezagun. Sinadura sartzeko, artikulua editatzeko gunean goikaldean agertuko diren ikonoetatik eskubitik hasita bigarrena da. Berau sakatuta zuen erabiltzaile izena, data eta ordua egin duzuen iruzkinaren aldamenean automatikoki agertuko dira.

--GipuzkoaKultura 12:45, 7 Otsaila 2011 (CET)

Tresna pertsonalak