Azala
Auzolana(e)tik
| 2011. urteko dirulaguntzen epea amaitu da |
|
| Ekainaren 10ean dirulaguntzak eskatzeko epea amaitu da. |
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Departamentuan 2011. urterako dirulaguntzen zehaztapena burutzeko asmoz, Auzolana deituriko eta elkarlanean oinarritutako prozesu ireki eta publikoan zaude. Wikian eta posta zerrendan ekarpenak egiteko epea MARTXOAREN 7ra ARTE luzatu da!
Edukiak |
Azalpena eta helburua
Gipuzkoa 2.0 ekimenaren pean 2009. eta 2010. urteetan garaturiko proiektuak laguntzerakoan Kultura eta Euskara Departamentuko teknikari eta adituen irizpide eta aholku teknikoak jarraitu dira eta lorturiko emaitzak baikorrak izaten ari direlakoan gaude. Hala ere, pauso bat haratago joan nahi dugu. Bi urte hauetan lagundu ditugun ekintzaile, sustatzaile eta kultur eragile ororengana jo nahi dugularik, laguntza eta iritzi eske gatoz.
Zertarako? Oinarri gisa 2010. urteko dirulaguntzen (.pdf) irizpideak aztertzeko eta beharrezkoa balitz, beraien irizpideak berdefinitu eta 2011. urtekoak nondik jo beharko luketen zehazteko. Azalpen zehatzagoak Eztabaidaren lan eremua orrian.
Eztabaidaren Prozedura
Eztabaida prozesua modu publiko eta irekian gauzatuko da, martxoaren 7ko 12ak bitartean.
- Wiki honetan ekarpenak eginez.
- Egitasmoaren Posta-zerrendan mezuak trukatuz.
Xehetasun gehiago Eztabaidaren Prozeduran
2010. urteko eranskinak
2010. urteko dirulaguntzek azpikaldeko lau eranskinetan oinarritu ziren. 2011. urteko dirulaguntzen irizpideak finkatzeko berauk erreferentzi gisa aztertuko ditugu. Klikatu ezazu dagokion ikonotxoan eranskin bakoitzaren irizpideen berri izateko.
ONDO PENTSATU LAU AUKERA HAUETAKO ZEIN LAN-MOTA EGITEKO ESKATZEN DUZU(E)N DIRU LAGUNTZA, BAKARRA BEHAR DU ETA.
| 1. eranskina: Monografiak. | 2. eranskina: Garapen teknologikoak. | 3. eranskina: Edukiak euskara hutsean hedatzeko. | 4. eranskina: Kulturaren eta euskararen esparruko edukiak. |
|
|
|
|
Balorazio irizpideen eztabaida
Dirulaguntzen balorazio irizpideen eztabaida hemen gauzatuko dugu. Sartu eta esan, esan beharrekoak.
Zein eranskinetara aurkeztea daukat?
2010. urteko dirulaguntzetara azpikaldeko hiru entitateek aurkeztea zeukaten. 2011. urteko dirulaguntzetara ere entitate berberak aurkeztea izango dute, aurten atal honetan ez da aldaketarik izango. Klikatu ezazu dagokion ikonotxoan entitate bakoitzaren berezitasunen berri izateko.
ONDO PENTSATU HIRU HAUETATIK ZEIN ESKATZAILE MOTA ZARE(TE)N, BAKARRA BEHAR DU ETA.
| Pertsona fisikoa edo norbanakoa bazara | Enpresa bazara | Irabazi asmorik gabeko kultur elkartea bazara |
|
|
|







